ALBISTEAK

  • 28 Eka, 2024

    Kontainer marroia: hiru urte ahoa zabalik

    Hiru urte bete dira Basauriko Udalak hondakin organikoetarako edukiontzia irekitzeko giltza kendu zuela. Helburua, epe laburrerako, irekitze digital batekin ordezkatzea bazen ere hiru urte geroago, edukiontziak irekita jarraitzen du, mota guztietako hondakinak jasotzeko arriskuan.

    Denbora horretan, parte-hartzearen hazkundea oso txikia den arren (50 familia gehiago), kontainer hauetan jasotako hondakin kantitatea neurriz gain igo da (2020an baino ia 200 tona gehiago. 2020 urtea erreferentetzat hartzen dugu kontinerrak giltzapeturik bait zeuden ). Azalpen bakarra dago: organikoak ez diren bestelako hondakinak jasotzen ari dira. Aipatzekoa da egoera honen aurrean udalak ez duela inolako neurririk hartu. Sagarrak taldearen eta auzo elkarteen protesten aurrean ingurumen saileko zinegotziak hondakinen karakterizazioa agindu zuen (2022ko abenduan). Kontainerrean zer dagoen jakiteko azterketa hori egin berri da. Emaitzak ez dira ondino argitaratu.

    2018an, 4552 familiak eman zuten izena materia organikoa berreskuratzeko sistema horretan. Sei urte geroago 4839 gara. Hazkunde txiki horrek adierazten du eskatzen dugun informazio- eta kontzientziazio-kanpainen falta. 2018an edukiontzi marroia Basauriko auzo guztietara iritsi zenetik, Udalak ez du haren erabilera sustatzeko kanpainarik egin.

    Informazio eta kontzientziaziorako kanpainak ezinbestekoak dira hondakin organikoaren biltzeko ohitura, paperarena edo beirarena bezala, orokorra izan dadin.


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek