ALBISTEAK

  • 24 Eka, 2024

    Trenek sortutako zarata kutzadura: C-3 linean (Urduña-Santurtzi) BASAURI, trenbidearen zaratak eragin handiena duen bigarren udalerria.

    Sagarrak talde ekologistak proposamenak egiten dizkio trenbide-ardatz handien Zarataren Mapa Estrategikoari. IV. fasea. 2. lotea, UME 02_02 tartea- Urduña-Santurtzi- Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioak aurkeztua.

    Mapa horretan ikus daitekeenez:

    Basauri, Urduña-Santurtzi tarteko udalerrien artean neurketa gehienetan bigarren postuan dago zaratez eragindako biztanleriari dagokionez.

    Zehazki, "Lden" balioetan, 2.862 pertsonak 55 dezibelio baino gehiago jasotzen dute, 1.192 etxebizitza eta 0.92 km2 baino gehiagoko azalera duen eremuan.

    Basaurin, etorkizuneko PAR Ekintza Planean (IV. fasea), xehetasunezko analisia beharko duten 4 eremu identidikatzen ditu aipatutako planak. Hori ez da berria, zer II. eta III. faseetan (duela hamarkada bat baino gehiago egin dira azterlan horiek) Basaurirako egun gauzatu ez diren ekintza-planak sartu baitziren. Aurretiko Ekintza Planetako (PAR) egindako proposamen ez da bakar bat ere egin.

    Hori horrela da, nahiz eta:

    Basauri "lehentasun handiko eremu" gisa kalifikatua izan da eta 2017tik, Estatuko Aurrekontu Orokorretan, aurrekontu-partidak daude proposatutako soinu-pantailatzeak egiteko.

    Sagarrak elkarteak azpimarratu nahi du mapa estrategiko honek ez duela kontuan hartzen trenek sortutako bibrazioen azterketa.

    Analisirako eta babeserako ekipamenduen artean Social Antzokia, San Fausto plaza berritua, "Etxe Maitia" udal egoitza, etorkizuneko Gaztegunea, Biarte Dantza Eskola, Behargintza eta San Miguel-Abaroa kirol gunea, Danbolin, Basauritar eta Agintzari elkarteek erabiltzen duten eraikina, sartzeko proposamena aurkeztu dugu. Horiek guztiak trenbide-zarataren eremuan sartuta daude, baina ez dira ekipamendu sentikortzat hartzen.

    Zaratak, datuek, gora egingo dute datozen urteetan dudarik gabe, trenbide-trafiko orokorrak gora egingo duelako. Trafikoa areagotuko da, Lapatzan AHTren geralekua eraikiko da eta geraleku hori Bilbo-Abandorekin lotuko duten trenek bide horretatik zirkulatuko dute. Horrez gain, merkantzien trenak ugaritu egingo direla aurreikusten da, eta Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea – II. fasea (Olabeaga-Basauri) gauzatzen ez den bitartean, gure udalerria zeharkatzen jarraituko dute.

    Honekin batera doakizu: xehetasunez aurkeztutako ekarpenak, eta UME 02_02 tartearen mapa esteka honetan dago eskuragarri.





    Esto es así, aunque :


    Basauri ha sido calificada como “zona de alta prioridad”


    Existen partidas presupuestarias en los Presupuestos Generales del Estado desde el año 2017 para realizar apantallamientos acústicos.


    Sagarrak quiere subrayar que este mapa estratégico:


    No contempla el estudio de las vibraciones.


    Hemos aportado la propuesta de incluir nuevas zonas de “equipamientos sensibles” como son el Social Antzokia, la Plaza renovada de San Fausto, la residencia municipal “Etxe Maitia”, el futuro Gaztegunea, Biarte Dantza Eskola, Behargintza y la zona deportiva de San Miguel-Abaroa, el edificio usado por las asociaciones Danbolin, Basauritar y Agintzari. Todos ellos están incluidos en la zona de ruido ferroviario pero no son considerados como equipamientos sensibles.


    Los datos de ruido analizados aumentarán en los próximos años por el aumento de tráfico ferroviario general previsto, y en particular por la construcción del apeadero del TAV en Lapatza y la circulación por esta vía de los trenes lanzadera que unirán este apeadero con Bilbao-Abando y por el previsible aumento de los trenes de mercancías que, mientras no se materialice la Variante Sur Ferroviaria - fase II (Olabeaga-Basauri), seguirán atravesando nuestro municipio.


    Adjuntamos: aportaciones presentadas en detalle y el Mapa del tramo UME 02_02 está accesible en este enlace. Atentamente,



    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek