ALBISTEAK

  • 21 Eka, 2024

    Sagarrak ekologista taldeko kideek San Faustuko haritzak besarkatu dituzte.

    Gaur goizean, 12ak aldera, talde honetako lau kide San Faustoko plazara hurbildu dira plaza hau birmoldatzeko obraren arduradunarekin hitzegiteko asmoz. Hasierako tentsio uneak gaindituta haritzak dauden aldera hurreratu dira eta besarkatu egin dituzte.

    " obren arduradunari galdetu diogu ea ezagutzen obrak egiten direnean zuhaitzak babesteko gure udalak onartutako ordenantza. Ezetz esan duenez, horren kopia eman diogu"- diote ekologistek. Berarekin batera obra eremuan sartu dira eta egiten ari diren lanetaz berba egiteko aukera izan dute. "Ordenantzak dioen moduan zuhaitzak obra egin aurretik babestu egin behar izan zirela seinalatu diogu"- gaineratzen dute Sagarrak taldeko kideek. "Lanak hasi direla hilabete bat aurrera hori ez dela ondino egin"- azpimarratzen du Sagarrak taldeak.

    Arduradunak obren zailtasunak azpimarratu ditu eta ahalik eta zuhaitzak babesteko, ez bakarrik haritzak baita eliza aurrean dauden ezkiak ere, neurriak hartuko dituztela agindu du.

    Sagarrak taldeak ordenantza betetzearen ardura udalarena dela azpimarratu nahi du. Obra hasi aurretik eta eguneroko lanetan, behar izanez gero, udaleko teknikariak egon behar izan direla lanak ondo egin direla bermatzeko.

    Basauri, 2024ko ekainaren 21a


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek