EKINTZEN AGENDA

Autoktonen mintegira - prestakuntza ARTADI (Igorre)

ANTOLATZAILEA Dorretxe, Sagarrak
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 25/05/2024 - 10:30 h.
IRAUPENA 3 horas
KOKAPENA Barrio de Santa Lucia, Igorre (Bizkaia)

Igorreko (Bizkaia) Santa Luzia auzoan kokatuta dagoen mintegiak espezie autoktonoen aukera zabala lantzen du, hurbilen dauden aleen hazietatik datozenak. Mintegi profesional honetara hurbilduko gara bertako zuhaitz eta zuhaixken garapenaren lan-dinamika ezagutzeko. Lana haziak biltzearekin hasten da. Espezie bakoitzerako une egokiaz, aleak hautatzeaz, erein aurretik egin beharreko tratamenduez, hazitegien antolamenduaz eta urtaroetako lanaren antolamenduaz hitz egingo dugu.

Jarduera hau maiatzaren 25ean, larunbata, egingo da. Bisita goizeko 11etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Plaza mugatuak. Izena eman behar da:
https://labur.eus/y01hr
Mintegira joateko, autoa partekatuko dugu.

Basauritik irtengo gara, Arizko autobus geltokitik, 10:30ean.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia