MUNDU BAT GGKEtik, Basauriko Udalaren lankidetzarekin, FEMINISTOK TTIPari AURRE!
Ekainaren 13an, Marienean, Basauriko Emakumeen etxean.
18:00 - 20:00.
Topaketak TTIParen eduki nagusiak zein diren jakitea eta ekonomia feministaren oinarriak aztertzea dauka helburu, itun horren eta beste itun global berri batzuen aurrean nola mobilizatuko garen zehazteko asmoz.
Egitaragua:
18:00 Basauriko Udalaren agurra.
18:10 Aurkezpena. Ane Garay, Mundubat-eko ikertzailea.
18:25 Zer da TTIP eta zergatik da hain kezkagarria guretzat? Laura Ruiz, Mugarik Gabeko Ekonomistak eta EUSKAL HERRIAK TTIPari EZ!
18:50 TTIParen aurka, feminismoaren ikuspegitik. Carme Murias, Campanya Catalunya no al TTIP.
19:15 Honduraseko emakumeen eta feministen mugimenduaren giltzarriak eta ekarpenak merkataritza askeko itunen ondorioen inguruan. María del Carmen Castro, Honduraseko Bizitza Duinaren aldeko Erresistentziako Emakume Mesoamerikarren Sarea.
19:40 Elkarrizketa feminista.