ALBISTEAK

  • 20 Ira, 2024

    Sagarrak taldeak “bihotzadun 30 seinale” jarri ditu Basauriko kaleetan

    Sagarrak talde ekologistak bihotzadun 30 trafiko seinale jarri ditu Basauriko kaleetan, 30 kilometro/orduko abiadura-muga gogorarazteko. Ekintza hau mugikortasun iraunkorraren Europako astearen barruan kokatzen da.

    Ekologistek azpimarratu nahi dute 2024an hamar urte beteko direla gure herriko kaleetan zirkulazio-abiadura murriztu zenetik. Mugimendu ekologistak eta herritarrek aldarrikatu zuten trafikoa baretzeko neurri hori. Hamar urte geroago, istripu eta kotxe harapaketa datuek adierazten digute ez dugula aurrerapen handirik egin. Neurri hori esanguratsua izan dadin, administrazioak espazio publikoa eraldatzeko pausuak eman beharko ditu.

    Bide horretan informazio- eta kontzientziazio-kanpainarik beharrezkoak direla eta, azkenik, administrazio publikoak araua betetzen dela zaindu eta bermatu behar lukeela.

    Seinaleztapena garrantzitsua da, baina horrek bakarrik ez du bermatzen araua beteko denik. Bada garaia gure Udalak gai honetan kartak hartzeko, beste alde batera begiratzeari uzteko, eta mugikortasun segurua, osasungarria eta iraunkorra sustatzeko lanetan aritzeko.


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek