ALBISTEAK

  • 18 Ira, 2024

    Pertsonentzako hiriak: "espazio publiko partekatua".

    "Espazio Publiko Partekatua" lelopean ospatzen da irailaren 16 tik 23 ra Europako mugikortasun iraunkorraren astea.

    Espazioa partekatzeak hiria eraldatzeko lan handia hastea esan nahi du, hiria atseginagoa, seguruagoa eta osasungarriagoa izan dadin. Hiria pertsonei itzultzeak ibilgailu pribatuaren erabilerari mugak jartzea dakar. Ibilgailu pribatuek, gure kaleak etengabe zeharkatzen dituzte eta, aparkatuta, gure espazio publikoko metro karratu guztien jabe dira. Egoera horri muga jartzea beharrezkoa zaigu gure herria eraldatzeko.

    Hiri-ingurunean zirkulazio-abiadura mugatzea neurri bat da etorkizuneko hirirako bide horretan.

    2024an 10 urte beteko dira Basaurin 30 kilometroko orduko abiadura muga ezarri zenetik.

    Basauri izan zen abidura muga hori ezarri zuen lehen udalerria Bizkaian. 2021ean, legez, 5.000 biztanletik gorako herri eta hiri guztietarako zirkulazio-erregelamenduak ezarri egin duen neurria. Aitzindariak? Bai. Gure herriko mugimendu ekologista eta herritarrak mugarri bat lortu zuen: Basaurin abiadura muga 30 km/h-tan ezartzea, Mugikortasun Plan zaharkitu batean babestutako kaxoi batean lo egiten zuen neurria.

    Zergatik 30 km/orduko abiadura?

    Hiri-ingurunean abiadura 30 km/h-ra murrizteak segurtasuna areagotzen du eta, ondorioz, istripuak izateko probabilitatea eta larritasuna murrizten ditu. Neurri sinple horrekin, murriztu egiten dugu ibilgailu motordunek eragindako kutsadura akustikoa eta atmosferikoa.

    Beraz, abiadura 30 km/h-ra mugatzeak trafiko pribatua gutxitzeaz gain, garraio publikoaren erabilera eta oinez eta bizikletaz mugitzea bultzatzen du. Oinezkoak eta txirrindulariak

    segurtasun handiagoz mugitu ahal izango dira. "30 km/orduko abiaduran hiria pertsona guztiak baino gehixeago da".

    10 urteren osteko balantzea

    Udaltzaingoaren urteko txostenak dira 10 urte horiek baloratzeko daukagun tresna bakarra. Txosten horiek adierazten digute, urtez urte, seinaleztatze hutsak ez duela bermatzen araua beteko denik. Datuek ondorengo gogoeta egitera garamatzate: “borondade politikorik gabe ezinezkoa izango dela espazio publikoa eraldatzea eta araua betetzea”. Baldintza horietan, 30 kilometroko/orduko muga alferrikako neurria da, bere helburuak betetzen ez dituen tresna.

    Udaltzaingoaren 2023ko memoria osorik aurkeztu ezean, jakin badakigu:

    → 2023an hamar harrapatze gertatu zirela Basaurin eta 48 istripu biktimekin, aurreko urtean baino % 23 istripu gehiago.

    → 30 km/h-ko muga horren betetze maila oso baxua da. Daukagun erradar informatibo bakarreko datuek (Agirre Lehendakariaren kalea) diotenez, ibilgailuen % 46 30 km/h baino gehiagora zirkulatzen dute. Eta hori, erradarra semaforo baten atzean eta zebrabide baten aurretik aldapan gorako kale batean dagoela kontuan izanik.

    Zoritxarrez, hamar urte hauetan gure udalak ez du inolako hausnarketarik ezta proposamenik egin datu horiek murrizteko eta hiri-ingurune seguru eta osasungarri baten alde lan egiteko, non ibilgailu motordunak protagonista izateari utziko dion.

    Dagoeneko 10 urte dira gure kaleetako errealitatea eraldatzeko ekintza esanguratsurik hasi gabe. Ez egite hori argi eta garbi islatzen da Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planak eta Irisgarritasun Plana egiteko eta garatzeko atzerapenean.

    Mugimendu ekologistak lanean jarraituko du MUGIKORTASUN SEGURU, IRAUNKOR ETA OSASUNGARRI BATEN ALDE BASAURIN!

    SEM/ Europako mugikortasun iraunkorraren astea:SEM Miteco


    "Espazio publiko partekatuak onura asko dakarzkio gizarteari. Pertsonek, garraio-modalitateek eta jarduerek beren espazio propioa duten leku bat ekitate sozial handiagoa, bide-segurtasun handiagoa, zarata gutxiago eta airearen kutsadura eta bizi-kalitate hobea dituen leku bat da. (miteco)




  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek