ALBISTEAK

  • 16 Ira, 2023

    Uda ostean indarberriturik itzuli gara.

    Uda beroaren ostean, Sagarrak kolektiboak hurrengo hilabeteetarako programatutako jarduerei ekingo die berriro. (IKUSI AGENDA).

    "Gure zaborraz egin dezagun berba" ondorengo asteetarako programatutako jarduerarik garrantzitsenetariko bat dugu. "Jarduteko garaia da, ekologikaz bizi" kanpainaren barruan, materia organikoa berreskuratzeari buruzko prestaturiko erakusketarekin bira egingo dugu Basauriko kultur etxeak bisitatuz. Erakusketarekin batera, auzo bakoitzean hitzaldi bat programatu da eta ikastetxeetarako saio bereziak egingo dira.

    Era berean, Iruaretxetako mintegian (aintzineko tiro-eremua) baso-jarduerari ekingo diogu berriro. Baso autoktonoari buruzko prestakuntza-jardunaldi bat eta lankidetza-saio bat programatu dira hile honetarako.

    Mugikortasun-taldeak arnasten dugun airearen kalitateari buruzko kanpainari ekingo dio berriro.

    "Boluetatik San Migelera". Ingurune naturaleko taldeak alde hurbil horren historia, toponimia eta balio naturalak ezagutzeko ibilaldi gidatu bat antolatu du .

    Kontsultatu agenda! Pixkanaka, jarduerak bertan zehaztuko dira.


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek