ALBISTEAK

  • 02 Uzt, 2023

    Landare inbaditzaileen sentsibilizazio eta ezabatze-jardunaldia.

    Sagarrak ekologista taldeak eta Dorretxe elkarteak deiturik boluntario talde bat elkartu zen, ekainaren 26an, Malmasin mendiaren maldetan landare inbaditzaileen kontrako jardunaldian.

    Sinbolikoa bada ere lan hau egin beharra dago- diote antolatzaileek- Landare hauek gero eta eremu handiago hartzen ari dira gure inguruan. Garrantzitzua da oso hedatze horreri aurre egitea. Argi dago geuk ezin dugula lan handi hori egin baina bai horren beharra azpimarratu eta dagokion administrazioari, gure udalari, plan bat ezartzea eta hori aurrera eramateko baliabideak jar ditzala eskatzea”- gainerazten dute.

    Landare hauek ezagutzea, nola heldu diren gurera, nola hedatzen ari diren eta, nola ez, horren aurrean egin daitekena partekatzea ziren jaurdinaldiaren helburuak.

    Iruaretxetara helduta eta beharrezko materialea eskuetan ( igitaiak, artaziak, aitzurrak, aizkorak...) boluntario taldea saio praktikoa egiteko aukeratutako lekura urreratu zen. Bertan, Cortaderia selloana y de Buddleja davidii ( tximeleten zuhaizka) ale ugari topatu zituzten. Oinarrizko azalpenen ondoren gogotsu ekin zioten lanari.


    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek