ALBISTEAK

  • 28 Eka, 2023

    Bizikleta katea Gehry zubitik Elorrietaraino.

    Atzo,arratsaldez, 100,en bat pertsona bildu ziren Gehry zubian oinez eta bizikletaz Elorrietako zubiraino ibiltzeko.

    Biziz bizi (Hiri txirridularien elkartea) taldeak konbokaturiko ageraldian bildutakoek kilometro bateko tarte horretan bidegorri bat egitea aldarrikatu zuten. Egun, seiñaleak adierazten duenez, bizikletaz ibiltzea debekaturik dago eta isunak jartzen hasi dira. " Oinezkoentzat eta txirrindularientzat, denontzat dago lekua. Itsasadarreko bide natural honetan txirrindulariak baztertzea ezin da ulertu"- diote elkartekoek.

    Elorrieta eta Gehry zubiaren artean bizikletentzako irtenbide berezia eta segurua bat behar dugu

    • Itsasadarra jarraitzen duen bide naturala da eta zabalera nahikoa du.
    • Bidegorria badago udaletxearen eta Gehry zubiaren artean.
    • Sarrikoraino igo behar izatea bizikletaz jarraitzeko onartezina da.
    • mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egin nahi duen hiri batean txirrindularien kolektiboa horrela zokoratzea ulertezina da .

    Hemen guztiok sar gaitezke: oinezkoak eta txirrindulariak. Borondatea besterik ez da behar gauzak ondo egiteko.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek