ALBISTEAK

  • 04 Eka, 2023

    Jane Jacobs-en ibilbidea Kareaga auzoan (Basauri)

    Jose Manuel Matés Luquerekin, auzoko bizilaguna, arkeologo eta historialaria, Kareagako auzo elkartearekin eta parte hartzera eta bere testigantza ematera animatu diren pertsonen laguntzarekin, Kareaga auzoa zeharkatu genuen maiatzaren 21eko goizean.

    Herria, auzoa, bertan bizi diren pertsonen begiradaren eta ahotsaren bidez ezagutzea da Sagarrak talde ekologistak antolatutako jarduera honen helburua. Maiatza aldean Munduko hainbat herri eta hiritanegiten diren ibilaldi hauek Jean Jacobsen legatuaren eta ideien aitortza dira, bertan bizi diren pertsonengan oinarritutako hirien diseinua eta eraikuntza defendatzen baitzuen. Hiriko aktibista, "Vida y muerte de las grandes ciudades" liburuaren egilea, herritarren mugimenduen eta, hiria egiteko orduan, hauek egiten duten lanaren defendatzaile sutsua izan zen.

    Denboran zehar bidaia bat egin genuen, iraganetik orainera, eta etorkizunerantz ere proiektatu ginen. Historia handitik, liburuetan aurki dezakeguna, Malmasin mendiko lehen biztanleei buruz hitz egiten diguna, gure gurasoek eta aitona-amonek bizi izan zuten herriaren garapen industrialaren historiaraino. Bidebieta (Bi bide). Gure ibilaldia bidegurutze horretan hasi zen, Gaztelako mesetarako bidea eta kostaldeko bidearen monumentoaren aurrean (Donostia).

    Luqueren eskutik, Malmasinetik Finagara eta bere Erdi Aroko kokalekuetara jaitsi ginen, eta minutu pare batean, eremu honetako antzinako biztanleek ibai-ertzera egin zuten bidaia historikoa egin genuen.

    Ordu eta erdi pasatxoan, leku esanguratsuetan geldialdiak eginez, iragan urrun hartaz eta iragan hurbilenaz hitz egin genuen. Gure herriaren garapen industrialaz, La Basconia lantegiaz, El Calero auzoaren bilakaeraz, bere auzo elkarteaz. Elkarte horrek zerbitzuak dituen auzo bat lortzeko egindako borrokez: anbulatorioa, eskola, liburutegia, haurtzaindegia. Borroka horietaz guzti horietaz aurrera eraman zituzten pertsonez hitz egin genuen. Francisco Perea kalean gelditu gara, eta gehinontzat ezezaguna zen gure herriko azken alkate errepublikarra ekarri genuen gogora. Carmelo Torreri buruz eta auzoko bizi-baldintzak hobetzeko, beste pertsona batzuekin batera, egin zuen lan handiaz egin genuen berba. Bizarginaren bilobaren testigantza hunkigarria entzun genuen. Gogora ekarri dugu abortatzearen aldeko eskubideaz egindako borroka, hamaika emakume horien istoria. Istoria horretako protagonistetako batzuk auzoko bizilagunak ziren.

    Pare bat orduko ibilaldia atsegina egin dugu. Jarduera honen amaieran adierazi genuen bezala, Jane Jacobs, bertan parte hartu izan balu, oso harro egongo litzateke auzo honetaz eta bere auzokoez. Izan ere, denboran zehar egin duten lanak erakusten du auzoa bizirik dagoela eta haiek direla auzoaren bilakaeraren protagonistak.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek