Bostehunen bat lagunek hartu zuten parte, aurreko igandean, Metroaren 5 Linearen aldeko martxan. Goizeko bederatzi t´erdietan ehunen bat lagun elkartu ziren Galdakaoko ospitalean bidaiari hasiera emateko. Usansolo, Bekea auzoa oinezko bidetik, ibaizabal eskumaldean, galdakaorantz abiatu ziren martxalariak. Kurtzeko plazan geldiune txiki bat egin ondoren bertan itxoiten zeuden lagunekin bat eginez Urretarantz jo egin zuen martxak. Urreta, Bengoetxe, Aperribai ... Metroak lotu behar dituen Galdakoako auzoak zeharkatuz Basaurin sartu zen Urbi auzotik. Sarratu auzora helduta, Basauri eta Exebarri lotzen duen oinezko bidetik Etxebarrira heldu ziren martxalariak. Bertoko alkatearen agurra eta ongi etorria jaso ondoren Etxebarri eta Galdakoko ospitala metroz lotzeko eskatzeko ekimenari amaiera eman zitzaion.