Garapen jasangarrian funtsezko elementua da ura. Ur baliabideak eta hauekin erlazionatutako zerbitzu guztiak berebiziko garrantzia dute pobreziaren murrizketan, garapen ekonomikoan eta ingurumenaren jasangarritasunean. Biztanlegoaren ongizatea dakar urak, garapen inklusiboa eta milioika pertsonen bizitzetan eragin positiboa dauka, elikadura zein energia segurtasunean, gizakion osasunean eta ingurumenean duen eragina oso garrantzitsua baita