EKINTZEN AGENDA

NOLA MUGITZEN GARA BASAURIN?

ANTOLATZAILEA Sagarrak Ekologista Taldea
LAN ILDOA Mobilidade eta airearen kalitatea
DATA ETA ORDUA 09/05/2024 - 18:00 h.
IRAUPENA 2:00
KOKAPENA Basozelai Kultur Etxea

Hitzaldi honetan honako gai hauek jorratu eta partekatuko ditugu:
- Ekologistak Martxan taldeak arnasten dugun airearen kalitatea neurtzeko eginiko kanpaina. Kanpaina horretan NO2 gasa presentzia neurtu da eskola ingurunetan . Txostena eta Lortutako datuak aurkeztuko dira. Basauri, Etxebarri eta Galdakao udalerriek parte hartu dute Estatuko beste hainbat herritan egin den kanpaina horretan.
- Basauriko mugikortasunari buruzko hainbat gairi buruzko informazioak (edo informaziorik eza) (PMUS, trafiko-istripuak, 30km/h-ko abiadura-muga, Bizkaibizi ez da gure eskualdera iristea planteatzen, Bilbotik datorren bidegorria, enpresa handienetara heltzeko garraio planak)
- Hurbileko udalerrietan, hala nola Galdakaon eta Etxebarrin, auto pribatuen trafikoa murrizteko izandako esperientziak. Herri horietan Galdabus eta Etxebarribus izeneko bus "intra-urbanoen" erabilera sustatu dute, hurrenez hurren.
- Arrigorriaga bezalako udalerrietako esperientziak, bizikleta-taxiaren erabilera eta bizikletak elektrifikatu nahi dituzten bizilagunentzako laguntza ekonomikoak sustatzen ari baita.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia